Train to Busan ( Euskaraz)






                              Kaixo lagunok:


                     Oraingo honetan, Train to Busan filmeari buruz hitz egitera nator.




                 Zombie Trengeltokia, kartel batzuetan horrela jarri dut filmaren izena, korear filme bat da eta Cannes-en lehiaketan eman zuten.

Ahaztu betiko zombie filme horiek, oso ezberdina da. Ez da herri erasotu bat eta gero pixkana talde bat osatzen dutela eta armak bidetik aurkitzen dituztela. Filme honetako protagonistas, aita eta bere alaba dira.

Aita emaztearengatik banadua dago, lanean egon ohi delako pentsatzen familian baino eta horregatik banatzen dira.  Bere alaba, Busanera joan nahi duela esaten dio bere aitari amarekin egoteko.

Ohikoa denez, tren bidai normal bat izan behar zuena bizi-iratuteko bataila batetan bilakatzen da. Bertan dituzten gauzekin eta adimenarekin aurre egin behar diote gertatzen ari denari. Filmean pertsona ezberdinak daude, bere arazo eta ideiekin. Erabaki zailak hartu behar dituzte eta horrek pertsonaiengan eragin zuzena dauka. Zer ez luke egingo zeozer bere familiar, ikaskide etab babesteagatik?

Filmearen musika eta tentsio erabat lotuta doaz. Ahaztu Resident Evil antzeko zombie filmeak, kasu honetan Train to Busan sakontasun gehiago du. Nik gomendatu egingo nuke filmea hau, asko disfrutatu egiten delako.